Urdaibai Bird Center

 

Ostatu bat baino gehiago... esperientzia ahaztezina naturan!

Urdaibai Bird Centerrek Urdaibaiko biosfera erreserbaren bihotzean kokatuta dagoen ostatu paregabea eskaintzen dizu. Padurara begira dagoen behatoki ikusgarri batez gozatu ahal izango duzu.

Logelak diseinu modernoa eta minimalista dute. Ostatuan lorategi zabal bat izango duzu atseden hartzeko eta lasaitzeko. Ekipamenduan hegaztientzako behatoki kamuflatu txikiez gozatu ahal izango duzu. Bertatik, aurez aurre Urdaibaiko fauna eta floraz gozatu ahal izango duzu, naturako zuzeneko dokumental bat balitz bezala. Telebistarik gabe, hiriko zaratarik gabe... deskonektatzeko leku ezin hobea! hegaztien migrazioa erakutsiko digun begiratoki paregabea.

Inguruetatik ibiliz, euskal baserrien artean landa-ingurunea ezagutuko duzu, naturarekin orekatuta, edertasunean lehiatzen diren mendi erakargarriz inguratuta, hondartza ikusgarriekin, biodibertsitatez gainezka dauden padurekin eta basoekin, zalantzarik gabe ingurune ezin hobea ekoturismoa praktikatzeko.

Osatu zure bisita Gernika, Gaztelugatxeko Doniane, Santimamiñeko kobazuloa, Mundakako olatu ezaguna edo zu bizi zaren ostatuan bertan dagoen museoa, URDAIBAI BIRD CENTERRA.

Urdaibai Bird Center hegaztien ikerketarako zentroa da, paduraren behatoki pribilegiatua eta naturaren museoa. Aranzadi Zientzia Elkarteak zure egoitza izango den irabazi asmorik gabeko zentro hau kudeatzen du. Urdaibai Bird Centerrek hegaztiak eta beraiek bizi diren habitatak babesteko eta kontserbatzeko erabiltzen ditu bere baliabideak, beraz zure egonaldiarekin, biosfera-erreserba garrantzitsu honen natura kontserbatzen laguntzen duzu.


Turismo-ostatuko telefonoa:whatsapp
Tel: 623.465.464

E-mail turismo ostatua: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information