Urdaibai Bird Center Urdaibaiko Biosferaren Erreserban bertan dago, hain zuzen ere, Gautegiz Arteaga udalerrian. Zentroa Gernika-Lumo hiribildutik 4,5 km ingurura dago, Oka errekaren eskuineko aldean, paduren ertz-ertzean.
Gernikatik heltzeko, Lekeitiora doan errepidea hartu behar da, eta Kortezubiko biribilgunera heldu. Hortik 700 metro ingurura, ezkerretara jota, Zentroaren aparkalekuraino eramango gaituen sarrera seinaleztatua hartuko dugu.

Urdaibai Bird Center
Aparkalekutik zirkuitu ornitologikora joan daiteke, eta, hortik, Urdaibai Bird Center-ek kudeatutako bi hegazti-behatokitara helduko gara. Bertatik, ezin hobeto ikus daitezke hezegunea erabiltzen duten hegaztiak.
Behatokiak sarbide librekoak dira eta egunero daude irekita, padura eta inguruak mantentzeko lanak direla-eta egun xehatz batzuetan izan ezik.

Ozolloko behatokia
|