ARANZADI

Aranzadi Zientzia Elkartea irabazi asmorik gabeko erakunde zientifikoa da, eta natur zein giza ingurunearen ikerketa zientifikoa eta lortutako emaitzen dibulgazioa ditu helburu.

1947. urtean sortu zen, eta bere lehenengo bazkideen jakin-mina eta ezagutza-nahia bereiziz eta dibertsifikatuz joan zen; modu horretan, hainbat sail sortu ziren. Zehazki, sail horiek honela daude banatuta gaur egun: Giza eta Gizarte Zientziak (Antropologia Fisikoa, Arkeologia eta Etnografia), Natur Zientziak (Botanika, Entomologia, Herpetologia, Mastozoologia, Mikologia eta Ornitologia) eta Lurraren eta Espazioaren Zientziak (Astronomia, Espeleologia, Geodesia eta Geologia).



2001ean, Erabilera Publikoko Erakunde izendatu zuten, Azterketa eta Ikerketarako Zentro gisa eratu baitzen. Gauzak horrela, erreferentea da mundu zientifikoan. Ildo horretan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen barruan sartu zuten, zentro sektorial gisa.

Ornitologia Aranzadin

1949. urtean hasi zen sail hau lanean. Horretarako, hegaztien Eraztunketa Zientifikorako Bulegoa sortu zuen, eraztunen helbide propioarekin: "Aranzadi-San Sebastián".

Eraztunketa Bulegoa aitzindaria izan zen Iberiar Penintsulan, eta berak egin zituen Euskadiko, Doñanako, Ebroren Deltako eta beste hainbat lekutako lehenengo eraztunketak. Kanpaina horiei esker, hegaztiei buruzko aurretiazko lanak egin ziren, eta hori izan zen, hain justu, gune babestuak sortzeko abiapuntua. Bulego horrek urte haietan egin zuen lanaren ondorioz, Iberiar Penintsulatik Brasilera, Surinamera, Martinikara eta Antilla Txikietara ozeanoan zeharreko bidaiak egiten dituzten hegaztiei buruzko lehenengo datuak heldu ziren.

Hasierako urrats horien ostean, interes bereziko zenbait gune eta espezieri edo ezaugarri jakinen bat zuten espezie-multzoei buruzko ezagutza sakontzeko ahalegina egin zen. Eta, garaiekin bat etorriz, lan-metodoak hobetuz joan ziren; lehenengo, arlo zientifiko, serio eta zorrotzagoetan sakondu zen, eta, gero, teknologia berriak erabiltzen hasi ziren, teknologiek aurrera egin ahala.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information