AURKEZPENA / Aurrekariak Urdaibain

Urdaibai Bird Center Elaia Elkartearen bitartez sortu zen. Aipatutako elkartea 2001ean hasi zen Urdaibaiko Biosferaren Erreserban lanean, eta Urdaibaiko paduretako zenbait lekutan jarritako eraztunketa zientifikorako estazioetan egin zituen bere lehenengo proiektuak. Estazio horietatik, interes handiko zenbait hegazti ikusi ziren inguruan, eta, beraz, hegazti mota horietako bakoitza modu zehatzean jarraitzeko proiektuak sortu ziren.

Era berean, paduraren goiko aldean interes bereziko guneak antzeman ziren, ornitologikoki oso aberatsak zirelako, edo, modu orokorragoan, zuten biodibertsitateagatik. Hori izan zen Urdaibaiko fenomeno ornitologikorik garrantzitsuenetako baten jarraipen zehatza egiteko abiapuntua: hegaztien migrazioa da aipatutako fenomeno hori. Aldi berean, biodibertsitatearen galeraren arazorik larrienak sumatzerakoan, padura ingurumen aldetik hobetzeko lehenengo urratsak eman ziren.

Lantaldea modu iraunkorrean finkatuz joan zenean, ideia berriak garatzen hasi ziren, eta, azkenik, URDAIBAI BIRD CENTER izeneko proiektua sortu zen.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information