Oraintxe bertan Europa iparraldean zer gertatzen ari den ikusten ari zara. Hegaztien bidaia geografiko baten aurrean zaude. Izoztuta dauden eskualdetatik irten, Europa erdialdea gurutzatu eta horietariko batzuek Sahara basamortua zeharkatzera iritsi daitezke.
Urdaibain negu pasan ikusten ditugun hegazti urtar gehienak Eskandinaviatik, Baltikoko herrialdeetatik eta Errusiatik migrazioan datozenak dira. Espezie askok, ugaltzeko eta elikatzeko baldintza egokiak aurkitzen dituzte udan, eskualde horietan. Baina udazkena haztearekin batera, neguko tenperatura hotzetatik eta elurteetatik hiesi, hegoalderantz abiatzen dira.
Laguntzaileak
We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.