Audiogida 10

audioguide

10 - Afrika

TUrtero, hegazti migratzaile gehienak joan egiten dira Europako erdialdean eta iparraldean dituzten kumaldi guneetatik. Iparraldetik hegoaldera egiten dute hegan, Iberiar Penintsula eta Gibraltarreko itsasartea zeharkatuz.

Ondoren, Saharako basamortua ere gurutzatzen dute eta azkenik, euren amaierako helmugara heltzen dira; Saharaz azpiko Afrikara. Dena dela, badaude salbuespen misteriotsuak ere. Antzandobi arrunta, txolarrearen neurriko txori ederra, gainerako hegazti migratzaile guztiek egiten duten moduan, zuzenean hegoalderantz joan beharrean, ekialderantz joaten da. Italia eta Turkia zeharkatzen ditu, Bosforoko itsasartea gurutzatzen du Egiptorantz. Ondoren Sudanera, Zimbabwera eta Hego Afrikara ere helduko da.

Baina antzandobiaren migrazio harrigarria ez da hor amaitzen. Izan ere, susmatzen da itzulerako bidaia are ekialderago egiten duela Arabiako penintsulatik zehar. Migrazio honetan, antzandobiak 20.000 km inguru egiten ditu eta beraz, hain txikiak diren hegaztien artean, bera izango da bidaiarik handiena egiten duenetako bat.

Hori dela eta, Urdaibaira itzultzeko orduan, gehien atzeratzen den hegaztia da, eta maiatzeko lehen hamabostaldira arte ez da ikusgai egoten. Behin hona etorrita, uda osoa ematen du gure artean landazabaletan, larre, hesi, laborantza eta baserri artean. Sarri askotan kable, zutoin eta sasitzen gainean egoten da. Talaia horietatik bere harrapakinen joan etorriak zelatatzen ditu. Izan ere, intsektuak, sugandilak eta saguak ere jaten ditu. Harrapakinak gordetzeko zuhaizka arantzadunetan eta txarrantxetan uzten ditu iltzatuta.

Itxura batean, antzandobien populazioa modu kezkagarrian murriztu da azken urteotan. Bird Centerren ikerketa bat egiten ari gara Bulgariako elkarte batekin lankidetzan, gainbehera horren arrazoiak zehaztu nahian.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information