Audiogida 12

audioguide

12 - Hegazti eskola

Ingurumen arloko Hezkuntza da Zentroan lehentasun handiena duen esparruetako bat. Gure tresnarik garrantzitsuena Hegazti eskola da. Horren bitartez, ikastetxeen inguruan bizi diren hegaztiak erabiltzen ditugu, umeen motibazioa eta garapen intelektuala sustatzeko.

Ikastetxe bakoitzean, bertako ikasgeletako bat behatoki bihurtzen da, eta ikasleek, gela horretatik, datuak hartzen eta prozesatzen dituzte, eta, modu horretan, ikerlari txikien gisa jokatzen dute.

Optikako ekipoen bitartez, ikasleek inguruan dauden espezieak bereizten ikasten dute, hegazti horien portaera ezagutzen dute, eta landa-laneko fitxak egiten dituzte. Hain zuzen ere, fitxa horietan jasotzen duten informazioa Urdaibai Bird Centerreko teknikariekin partekatzen dute gero.

Datu horiek erabiliz, eskola-umeek lan errazak egiten dituzte, eta, modu horretan, hainbat gairi buruzko ezagutzak garatzen dituzte; esate baterako, informatikari, argazkigintzari, geografiari edo arte plastikoei buruzkoak.

Urdaibai Bird Centerrek proiektu osoa koordinatzen du, espezieei buruzko informazioa emanez eta ikastetxeetan hitzaldiak eskainiz.

2006tik, Urdaibaiko bi herri ikastetxe ari dira programa honetan parte hartzen: Gautegiz Arteagako Montorre ikastetxea eta Muxikako Urretxindorra ikastetxea. Era berean, ikastetxe horiek, Urdaibai Bird Centerren bitartez, Osprey Migration Foundation erakunde britainiarrak gidatutako proiektuan inplikatu dira. Internet bidez garatutako proiektu honen helburu nagusia da ingurumenaren kontserbazioari buruzko heziketa ematea eta sentsibilizazioa piztea, eta, aldi berean, kultura eta hizkuntza desberdinetako eskola-umeen arteko harremanak sustatzea. Gaur egun, gure ikastetxeek Eskoziako, Italiako, Finlandiako, Estatu Batuetako edo Israelgo beste ikastetxe batzuekin partekatzen dituzte esperientziak.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information