|
13 - Mokozabala
|
Urdaibaiko Erreserbako altxor naturalistiko baten aurrez-aurre gaude. Hemen agertzen diren mokozabal gehienak Holandako Frisiar irlak eta Waden Itsasoko ugal kolonietan dute jatorria.
Hegazti honen izena dioen modura, moko oso berezia dute: handia, zabala eta laua; koilara baten antzekoa, eta oso sentikorra. Forma eta ezaugarri horiei esker, jaten dituen harrapakinak ukimenarekin antzematen ditu. Mokoa uretan eragin eta kiskilak, karramarroak eta arrain txikiak erraz harrapatzen ditu, 30 zentimetro baino gutxiagoko ur azaletan.
Ugaldu ostean, Afrikako negu pasako lekuetarantz habiatzen da, 4.000 kilometroetara dauden Senegal eta Mauritaniako kostaldeetako hezeguneetara. Sarritan, hainbat hegazti gazte Europako hegoaldean gelditzen dira negua igarotzera; eta aukera paregabea eskaintzen digute beraien presentziaz gozatzeko Urdaibain. Urdaibairen tankerako hezeguneak oso garrantzitsuak dira bidai luze horretan atseden hartu eta elikatzeko.
Mokozabalaren migrazio bidea ezagutzeko, hegaztion markaketa eta eraztunketa tresna garrantzitsuak izan dira. Urtero, ikerlariek ugal kolonietako habiako txitak markatzen dituzte koloreetako eraztunen kodeekin. Jarritako eraztun kode horiek hegazti bakoitza identifikatzeko balio dute eta posible egiten dute prismatiko edota teleskopio bitartez edozeinek ikusi ahal izatea, Europan zein Afrikan egingo dituzten pausalekuetan.
Gaur egun, eta eraztunketari esker, hegazti hauek 20 urtetik gora bizi daitezkela ere jakin genezake.
|
|