Urretxoriak migrazio bidaian
Asteazkena, 2012(e)ko maiatza(r)en 09-(e)an 08:20etan |
Maiatzaren 9an asteazkenean, hain iheskorra eta ederra den urretxori ar bat ikusteko aukera paregabea izan genuen Urdaibai Bird Centerretik. Urretxoriak (Oriolus oriolus) penintsula barrualdeko ibai ertzetako ibarretara estuki lotuta dauden hegaztiak dira, eta Urdaibain maiatza osoan zehar, migrazio bidaian atseden hartzen ikus daitezke. Gure ingurutik igarotzen denean, pausalekutzat batez ere landazabaleko basoak, haltzadi eta sahastiak ditu atsegin.
|