HEGAZTIEN BEHAKETARAKO hastapen ikastaroa 2015
Asteazkena, 2015(e)ko apirila(r)en 22-(e)an 07:21etan |
Datorren maiatzean hegaztiei buruzko hastapen ikastaro bat eskainiko dugu. 14 urte baino gehiagoko pertsonei eta arloan esperientzia gutxi dutenei zuzenduta joango da. Sasitxoria Iraupena: 3 saio. Larunbatak: maiatzaren 9, 16 eta 23 Hegaztien ekologian, biologían eta fenologian ezagutzak bereganatzea, horrez gain, hegazti horien bizitokia zein den, hegaztien antzematea garatzea eta Urdaibain, udaberrian eta udan, lehorreko toki desberdinetan ager daitezkeen hegaztiak atzematea. Orduegia: Lehen Saioa 3 ordukoa eta gainontzeko biak 2 ordu eta erdi. Saio guztiak 10:00etan hasiko dira. Gehienez: 15 pertsona. Gutxienez: 5 pertsona Prezioa: 20€ Inskripzioak: 699839202 Epe-muga: maiatzaren 4a Edukiak eta ikastaroaren nondik norakoak Larunbata 9, 10:00or Bilketa tokia: Urdaibai Bird Center-eko instalazioak. Urdaibaiko hegaztiak, horien habitatak, materialak, tokiak eta behaketarako momentu egokienak azaltzen dituen hitzaldia. (Ordu 1 eta 30 minutu). Zentroaren inguruko landazabaletan aurkitzen diren hegaztien behaketa egiteko lehen hurbilpena teleskopioak eta prismatikoak erabiliz (Gautegiz Arteagako landazabala). (Ordu 1 eta 30 minutu). Ttunttun arrunta Larunbata 16, 10:00 Bilketa tokia: Arratzuko eleiza. Arratzuko hariztian dauden hegaztiak behatu eta entzun prismatikoak eta teleskopioak erabiliz. (2 ordu eta 30 minutu). Zapelatz arrunta Larunbata 23, 10:00h Bilketa tokia: Sollube mendiaren tontorrean. (Telebistako antenen alboan). Hegaztien behaketa eta kantuak entzutea otadi, larre eta txilardietan Sollube mendiaren tontorrean teleskopioak eta prismatikoak erabiliz. (2 ordu eta 30 minutu). Berdantza horia Okil berdea |