Hizkuntza berri bat gure Audiogidetan - Holandera
Osteguna, 2023(e)ko uztaila(r)en 06-(e)an 11:01etan |
Urdaibai Bird Center aireportu bat bezalakoa da. Hegaztiak leku askotatik iristen dira, eta batzuk berton geratzen diren bitartean, beste batzuk jan, atseden hartu eta berriro abiatzen dira urruneko lekuetarantz! Islandia? Mauritania? Eskozia Urrutiko lekuetatik ez ezik, mundu osoko pertsonek ere bisitatzen gaituzte. Gure bisitari atzerritar gehienak Frantziatik, Herbehereetatik, Belgikatik edo Erresuma Batutik datozen arren, Estatu Batuetatik, Indiatik, Australiatik edo Kolonbiatik ere etortzen dira. Zenbat eta zenbat hizkuntza mota entzuten ditugun gure zentroan! Orain arte, gure audiogidak euskaraz, gaztelaniaz, katalanez, ingelesez, alemanez eta frantsesez zeuden eskuragarri. Brigitte Ibens gure lagunaren laguntzari esker, hizkuntza berri bat gehitu berri dugu: nederlandera. Oso lotura estua dugu Herbehereekin, bai gure bisitarien bidez, bai mokozabalen migrazioan egiten den jarraipen-lanaren bidez. Mokozabalak ikertzen "Lepelaar Werkgroep" izeneko taldea dago Herbereetan eta bertako kide den Petra de Goeij gure lagun handiak eraztundutako Artemis izeneko mokozabala adibidez, 2023ko martxoan Urdaibain agertu zen, eta asko dira Herbereetan eraztuna jarri eta Urdaibain ikusten ditugun mokozabalak. Ziur gaude hizkuntza berria jartzeak Herbehereekin ditugun harremanak estutzen eta gure bisitarien esperientzia hobetzen lagunduko duela. Hezeguneen kontserbazio-mezua ahalik eta hizkuntza gehienetan partekatu nahi baitugu. Azkenik, eskerrik asko Brigitteri bere laguntza guztiagatik eta "Welkom" nederlanderazko hiztun guztiei. |