Mandelaren bidaia sinesgaitza
Mandelaren bidaia sinesgaitza |
-URDAIBAI RESERVE- Jounal of Raptor Research aldizkari zientifikoak Urdaibai Bird Centerren markatutako arrano arrantzale baten gaueko bidaia argitaratu du. 2015. urtean, Urdaibai Biosfera Erreserban aurrera eramaten ari den arrano arrantzalearen proiektuaren harira, hegoafrikako eskubide zibilengatik borrokatu zuen Mandelaren omenez izen berbera jarri eta satelite bidezko transmisorea ezarri zitzaion arrano arrantzale bati. Teknologia berri horren eskutik burutu zuen migrazioaren informazioa jaso genuen Euskal Herritik Senegal eta Ganbiara iritsi arte. Bidaia arazo barik burutzea lortu zuen baina gertakizun arraro bezain sinesgaitz bat gertatu zen. Egunetako batetan, gau eta egun egin zuen hegan Sahara desertu gainetik guztira 1040 Km egitera iritsi zen arte. Ezaguna da arrano arrantzaleek nahiago izaten dutela egunez bidaiatzea gauez baino. Ur masa handiak gurutzatu behar dituztenean ohikoa da arrano arrantzaleak gauez ere migrazioan aritzea. Hala ere, gaur egun arte ez da lurretik gauez horrenbeste kilometroko migraziorik dokumentatu.
|