Inguruko Hegaztiak - Nola parte hartu

Parte hartzeko denboraldia Abendutik hasi eta Martxoaren bukaera arte izango da. Edonork eman dezake proiektuan izena denboraldi honetako edozein momentutan. eu inscripcion off

Bete ezazu inskripzio-orria eta zehaztu nola parte-hartuko duzun. Proiektuan parte hartzeko 3 modu daude:

  • Oinarrizko-maila: Finkatu zure lorategi edo ortuko eremua. Jarri janlekuak eta manten itzazu janariarekin neguan zehar. Nahi izanez gero zeintzu espezie agertzen diren apuntatu dezakezu eta Apirilaren hasieran bidali datuak (hautazkoa).
  • Bitarteko-maila: Janlekuak janariz hornituta mantentzen dira negu-sasoi guztian zehar eta astero, janlekuetan eta lorategi inguruan ikusi ditugun hegazti guztiak apuntatzen ditugu. Ez dago zertan zenbatu beharrik, bakarrik zein espezie izan den idatziz nahikoa litzateke, zerrendan ixa bat “X” dagokion lekuan jarriaz.


  • Maila aurrreratua: Janlekuak janariz hornituta mantendu, eta apuntatu aste bakoitzean batera ikusitako espezie bakoitzeko ale kopururik handiena. Adibidez, igandean zozo bi ikusi badituzu, eta hiru asteartean, aste horri dagokion zerrendan, “hiru” apuntatu beharko dituzu.

 

Datu-bilketa: Bildutako datuak, gutxi batzuk badira ere, Apirilaren hasieran bidali ahalko dira. Partaide guztien datuak aztertu eta landu ostean, urteko txostena igorriko zaizue.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information