Ba al zenekien arrano arrantzale bat zegoela neguan Urdaibain? Bada, bai, urriaren amaieratik arrano arrantzale batek egunero bisitatzen gaitu Urdaibai Bird Center aurre-aurreko paduran.
Agian zuetako asko harrituko zarete neguan arrano arrantzaleak latitude hauetan ikusten direla entzutean. Egia da Europako arrano arrantzale gehienek Sahara hegoaldean egiten dutela negua, batez ere Afrikako hego-mendebaldeko kostaldean, Senegaletik Ekuatore Gineara. Hori da Urdaibain espeziea berreskuratzeko proiektuko arrano arrantzaleen kasua; izan ere, gaur egun ia ziurta genezake sasoi honetan Afrikako lurretan daudela. Hala ere, Europako arranoen populazioek gora egiten duten heinean, batzuek negua gure kontinenteko hegoaldean dauden eskualdeetan igarotzea erabakitzen dute.
Arrano arrantzalearen aurpegiaren irudia
Badira hiru urte arrano arrantzale batek Urdaibai aukeratzen duela sasoi hotz hau igarotzeko, eta uste dugu gainera ale bera dela duela Gautegiz Arteagako paduretan dagoen zuhaitz lehor bat hartu duena lotarako leku modura.
Eta gauzarik onena arrano hau zuzen-zuzenean goza dezakezuela da!!!
Hegazti honen jarraitzaile bate gure kameratik egindako arrano arrantzalearen irudiak (Maite txikixa)
Goiz askotan gure zuzeneko kameren aurrean gozatzen dugu haren irudi ikusgarriaz. Batzuetan, padurako uretan arrantzaldi politak egiten ikusten da, baina ia egunero, ilunabarrean, bere gustuko lekura gaua pasatzeko iristen denean, ikusi ahal izango duzu. Batzuetan ubarroi batekin partekatzen du gure kameren jomugan gauero izaten dugun zuhaitz lehor baten adarra.
Arrano arrantzalearen iritsiera gure kamerak hartuta.
Udazken amaierako egunotan arrano arrantzalea 17: 30etik 18: 10era hurbiltzen da bere gaueko ostatura.
Ikuskizun paregabea, benetan. Galdu egingo al duzu?
Klikatu gure zuzeneko kamera! |