Esaten denez, animaliek ez dute sentimendurik, baina atzo Roy arrano arrantzalea eta Landarekin bizitakoa, ausentzia luze baten ondoren bi maiteminduen arteko elkarketa baten antzekoa izan zen.
Arratsaldeko 8:20:00ak ziren, eta Roy erotu egin zen bat-batean, harraparientzako lo egitera joateko ordua zen.
Etzalekura joan beharrean, zeruan gora egin, eta airean gora eta behera hasi zen etengabe hegaz, guztiz aztoratuta. Pozez eta eromenez beteta "Landa itzuli da". Afrikako arrisku guztiak gainditu ondoren, basamortua zeharkatu eta, dorre elektriko, haize-sorgailu eta tiro egin ziezaioketen burugabe guztiak gainditu ondoren penintsulara eta Euskal Herrira iristea lortu du "Landak". Baina, azkenean batu da berriz Roy arranoarekin. Orain galdera nagusia da Urdaibaiko Biosfera Erreserban arrano arrantzale baten jaiotza ehunka urte ostean, berriz ere ikusiko ote dugun. Alde batetik, ezaugarri naturalek baldintzatu dezakete ugalketa, hala nola emearen gaztetasunak ugalketa arrakasta murriztu baitezake.
Bestalde, gizakiei lotutako arazoek ere baldintzatu dezakete hein handi batetan ugalketa arrakasta, festetan edo ekitaldietan egingo diren ospakizunetatik hasita. Horien ondorioz, egunotan izango diren futbol txapelketaren ondorioz, bolanderak, petardoak edo beste gailu pirotekniko batzuk bota daitezkenaren susmoa daukagu. Gailu pirotekniko horiek, hainbat hegazti hiltzetik aparte, animalia askori nahasmenduak sortu eta gizakiei enbarazu egiten diete. Ez da ahaztu behar ere paduran solte dabiltzan txakurrak daudela, eta motordun ontziek edo paddle-surfeko taulen gainean dauden pertsonek ere eragozpenak sortzen dituztela habiara gerturatzen direnean.
Horiek dira bikote horrek gainditu beharko dituen earazoen adibide batzuk.
Zorte pixka batekin gizakiek sortutako arazoei izkin egitea lortzen badute, eta lehen txitak jaioko balira, Urdaibairako seinale bikaina litzateke naturak gure artean bere lekua izan duenaren seinale.
We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.